Apostasia eskaerea
Ni, "IZEN ABIZENAK", "NAN" NAN zenbakia duena, adin nagusikoa eta egun Bermeon bizi dena: honen bitartez Bilboko Gotzaindegiko Notaritzara zuzentzen naiz, neure izenean, neure borondatez, modu askean eta kontzientzia-erabilera betean, neure borondatea dena azaltzeko asmoz. Adierazten dut:
Bat:
-
Apostasia tramiteak neure izenean burutzen hasteko erabateko borondatea daukadala.
-
Apostasia eskari honek Elizaren eta nire arteko harremanetan izango duen eraginaren jakitun naizela.
Bi:
-
Bataiatua izan nintzela. Erabaki hori, sasoi horretan nuen adina zela eta, beste norbaitek nire izenean hartu zuela, hau da, ez zela neure erabakia izan. Hortaz, neure autonomia eta borondatea kontutan hartu gabe bataiatu nindutela.
-
Kristau doktrinaren eta honen Fedearen ordezkarietako bat den Eliza Kristaua erabat alboratzen dudala. Baita Fede Kristaua bera ere.
-
Ateoa izanik, asko hausnartu eta gero, Fede Kristauaren eta Eliza Kristauaren parte izaten jarraitzeko aitzakiarik aurkitu ez dudala.
Hortaz, Eskatzen dut
-
Eliza Katolikoak neure apostasia eskaera aintzat hartzea eta berau prozesatzeko beharrezkoak diren tramite guztiak burutu ostean neure apostata izatea onartzea.
-
Eliza Katolikoak bataiatua izan nintzen elizaren Bataio Liburuan neure izen eta abizenei dagokion sarreran neure apostata izatea adierazi dezala.
-
Eliza Katolikoak etorkizunean ez nazala kristau bezala aintzat hartu. Ezta ere estatistika helburuetarako bada.
-
Bilboko Gotzaindegiak neure apostata izatea ziurtatzen duen ziurtagiri ofizial bat bidal dezala dokumentu honetan adierazi dudan helbidera.
"IZEN ABIZENAK" "Eguna, Urtea Hilabetea eguna"
Informazio gehigarria
Apostasia burutzeko tramitea hasteko beharrezkoak den informazio gehigarria:
· Nire egungo bizitokia:
o "helbidea"
· Bataiatua izan nintzen elizaren datuak:
o Parrokia: "parrokia"
o Herria: "herria"
o Probintzia: Bizkaia
o Elizbarrutia: Bilbo
o Liburua: "zenbakia"
o orria: "zenbakia"
o zenbakia: "zenbakia"
· Nire NAN fotokopia eta Bataio-agiria idatzi honekin batera helarazi dudan fitxategietan erantsi bezala aurkituko dituzue.
LEGE OHARRA
Posta elektroniko honek beragaz dakarren jakingarria eta berari erantsitako edozein artxibo bere hartzailearentzat dira bakar-bakarrik. Isilpeko informazinoa edo pribilegiatua izan leike. Mezu hau jaso badozu eta hartzailea ez bazara, bere erabilera debekatuta dagoala jakinarazoten deutsugu eta arren eskatzen deutsugu berehala emon deiguzula horren barri eta jatorrira bialdu daizula, jatorrizko mezua, honi lotutako edozein kopia eta erantsitako artxiboak zure sistematik ezabatu dirala ziurtatuz. Era berean, zure helbide elektronikoa, eta emon deuskuzuzan gainerako datu pertsonal gutiak, konfidentzialtasunez erabiliko doguzala, eta ELIZA KATOLIKOA-BILBOKO ELEIZBARRUTIA jabe eta arduradun dan fitxategian sartuko dirala jakinarazoten deutsugu. ELIZA KATOLIKOA-BILBOKO ELIZBARRUTIAK beren-beregi garatzen dituan jakingarri eta jardueren barri emotea eta eskaintzea izango da datuon erabileraren xedea. Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatu ahal izango dituzu,[email protected] helbidera e-maila bialduz.
ADVERTENCIA LEGAL
La información incluida en el presente correo electrónico y cualquier archivo adjunto al mismo están dirigidos exclusivamente a su destinatario. Pueden contener información confidencial o privilegiada. Si recibe esta comunicación sin ser el destinatario le informamos de que está prohibida cualquier utilización de la misma y le rogamos que nos lo notifique inmediatamente y la devuelva a su origen, asegurándose de que el mensaje original, cualquier copia relacionada con el mismo y sus archivos adjuntos sean eliminados de su sistema. Asimismo, le informamos de que trataremos de forma confidencial su dirección de correo electrónico, así como el resto de los datos de carácter personal que nos facilite, y serán incluidos en un fichero del que IGLESIA CATOLICA-DIOCESIS DE BILBAO, es titular y responsable. La finalidad del tratamiento será informarle y ofrecerle informaciones y actividades propias de la IGLESIA CATOLICA –DIOCESIS DE BLBAO. Vd. podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación, portabilidad, cancelación y oposición enviando un e-mail a la dirección [email protected]
Dokumentu bat sortu, sinatu eta hona bidali: [email protected]