Skip to content

Instantly share code, notes, and snippets.

@parreitu
parreitu / NextCloud-RaspberryPI-etxean.txt
Last active November 17, 2021 19:34
Nextcloud RaspberryPI batean: norberak bere etxetik kudeatu ahal izango duen hodei propioa
HELBURUA
=========
Dokumentu honetan nire etxean eta RaspberryPI bat erabiliz, Nextcloud instantzia propioa sortzeko erabili ditudan pausoak gainetik azaltzera noa (ez da gida zehatz bat). Norbait animatzen da, jakin dezala honek niri behintzat funtzionatu didala.
Erabiltzen ari naizen RaspberryPI-ak urte batzuk ditu, RaspberryPI2B modeloa da: https://www.raspberrypi.org/products/raspberry-pi-2-model-b/
Dropbox ezagutzen duenarentzat, Nextcloud-en erabilera oso antzerakoa dela konturatuko da. Sortuko dugun nextcloud instantzia honetan guk nahi ditugun erabiltzaileak sortu ahal izango ditugu, eta erabiltzaile bakoitzak bere txokoa izango du, non:
- karpetak sortu ahal izango ditu bere hodei propioan.
- Ezabatzen diren dokumentuak zakarontzira joango direnez, erabiltzaile bakoitzak aukera izango du bere kabuz dokumentuak zakarontzitik berreskuratzeko.