This file contains bidirectional Unicode text that may be interpreted or compiled differently than what appears below. To review, open the file in an editor that reveals hidden Unicode characters.
Learn more about bidirectional Unicode characters
HELBURUA | |
========= | |
Dokumentu honetan nire etxean eta RaspberryPI bat erabiliz, Nextcloud instantzia propioa sortzeko erabili ditudan pausoak gainetik azaltzera noa (ez da gida zehatz bat). Norbait animatzen da, jakin dezala honek niri behintzat funtzionatu didala. | |
Erabiltzen ari naizen RaspberryPI-ak urte batzuk ditu, RaspberryPI2B modeloa da: https://www.raspberrypi.org/products/raspberry-pi-2-model-b/ | |
Dropbox ezagutzen duenarentzat, Nextcloud-en erabilera oso antzerakoa dela konturatuko da. Sortuko dugun nextcloud instantzia honetan guk nahi ditugun erabiltzaileak sortu ahal izango ditugu, eta erabiltzaile bakoitzak bere txokoa izango du, non: | |
- karpetak sortu ahal izango ditu bere hodei propioan. | |
- Ezabatzen diren dokumentuak zakarontzira joango direnez, erabiltzaile bakoitzak aukera izango du bere kabuz dokumentuak zakarontzitik berreskuratzeko. |